XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nire errespetuak, andrea. Zer ordutan itzuli behar dut bila?

Laguntxo andreak erantzun zuen: -Hamarretan doi-doi. Zer moduz, jauna?

Zoaz gela horretara eta eseri.

Beste haur asko helduz joan ziren: mutilak bakarrik, neskak bakarrik eta neska-mutilak bikoteka.

Ez ziren batere portatzen.

Haietako batzuek besteei begiratu beren monokuluaz eta esaten zuten: Nor dira horiek? Ez dizkidate aurkeztu

Beste batzuek zenbaiti begiratu monokuluez eta esaten zieten: Kaixo!

Baziren xikara bete te zerbitzatzean, erantzuten zutenak: Milesker! Eskerrik asko

Ez ziren gutxi alde batetik bestera zebiltzanak eta eskua alkandoraren idunera eramaten zutenak.

Lau tripoil adar-jotzaile atalasean jarri ziren, egunkariez hizketan, harik eta Laguntxo andrea beraiengana joan eta esan zien arte: